Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

8 konpromiso garrantzia dauana partekatzeko

created by Esku Elkartuak erakundearen deia |
|   Komunikazinoa

Bihar, otsailak 9, Esku Elkartuak erakundearen Bilboko ordezkaritzatik borondatezko barau eguna bultzatuko dabe, urtero gosearen aurka egiten daben kanpainaren barruan. Hau dala-eta, Bilboko gotzainak be konpromiso pertsonala eskatzen dau “giza duintasuna astintzen dauan hainbeste miseriari” aurre egiteko. Maritxu Epalza Esku Elkartuak erakundearen Bilboko arduradunak gogoratzen dauanez, goseak HIESak, tuberkulosiak eta malariak batera baino lagun gehiago akabatzen dau munduan. Eleizaren erakunde honek eguneroko 8 konpromiso aitatzen ditu “hazi onak ereiteko” eta “garrantzia dauana partekatzeko”.

1. Bizitzako erritmoa baretu
2. Garraio publikoa gehiago erabili
3. Inguruan ekoiztutako produktuak kontsumitu
4. Ekonomia solidarioa ezagutu
5. Garapenerako lankidetzaren eta giza eskubideei lotutako gaietan hezi
6. Kontsumo arduratsuaren ingurukoak ezagutu eta horretarako aukerak aurkeztu
7. Izadia begietsi eta baloratu
8. Gizarte ekintzetako konpromisoan sakondu