Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

600 lagun, TOPAKI heziketarako urteroko topaketan, Durangon

|   Komunikazinoa

Euskadiko Caritaseko 600 lagun batu ziran joan dan zapatuz, azaroak 11, Durangoko Landako gunean, TOPAKI Euskadiko hiru Caritas taldeetako boluntario eta eragileen heziketarako urteroko topaketan.

 

 

Bilbao, Donostia-San Sebastian eta Vitoria-Gasteiz Eleizbarrutietako Caritas taldeak batzartu ziran, beraz, zapatuz. Egunari hasiera emoteko, Jose Ramon Aramendi Euskadiko Caritaseko Presidenteak eta Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko Zuzendariak bertaratutakoak agurtu ebezan. Ondoren, otoitzaldia egin zan Kerman Lopez Campo Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko Gotzain Ordezkariak eta Angel Mari Unzueta Bikario Nagusiak lagunduta. Azken honek, bainera, on Mario Izeta Gotzainaren agurra eroan eban partaide guztientzat.

“Guztien ona: utopiari oinak ipini” gai nagusiaren haritik ospatu zan topaketa eta Pepa Torres teologo eta gizarte hezitzaileak jardun eban laguntzaile lez. Jesusen Bihotzaren Apostolikoak kongregazinoko monja hau kongregazino desbardinez osatutako komunidadean bizi da Madrilen, kultura anitzeko auzo batean, Lavapies auzoan hain zuzen be. Gainera, ‘Red Interlavapiés’ izeneko alkarte zabalago baten barruan dago, mugen eta behin-behinekotasunaren aurka eta etorkinen alde konprometituta dagozan beste batzukaz batera. Gaur egun, Madrileko Institutu Pastoralean jarduten dau irakasle konbidatu lez eta bere ikerketaren nondik norakoak honeek litzatekez, besteak beste: “San Inazioren espiritualtasuna genero ikuspuntutik, kultura arteko eta espiritu arteko hartu-emona, Jaungoikoaren esperientzia leku baztertuetan eta fedearen alderdi mistiko-politikoa”. Pepa Torresek zati bitan banatu eban bere kontakizuna: “begirada gure errealidadeari eta ‘amets egitera ausartuz’”.

Lehenengo zatian, “begirada gure errealidadeari”, krisi ekonomikoak, energetikoak, demokratikoak eta balioenak eta ‘ez dago aukerarik’ pentsamentuak bat egin izana barruraino sartu da, “baina fedetik –zehaztu eban- indarrean dagoan gaur egungo sistemak beragaz ‘baztertuak’ iztea onartzearen aurka gagoz. Honeek litzatekez krisiaren zauriak: ahuldade pertsonala (motibazinorik eza), ezintasuna eta lehiakortasuna”.

“Amets egitera ausartuz” atalean, hauxe adierazo eban, besteak beste, Torresek: “Guztien onak gizon eta emakume ahulenengandik hasita biziaren zainketan adituak diran personak eskatzen ditu, eta hortik bilatu behar doguz desbardintasunari aurre egiteko aukerak, gizarte maitasuna dalako benetako garapenaren giltza; holan –esan eban- guztien ona, gizon eta emakumeen duintasuna jagoten daben alkarrenganako zaintzazko eta maitasunezko zeinu eta jarduera guztiak dira”.

Hainbat mahai jarri eben Landako gunean eta bertak KIDENDAko bidezko merkataritzako produktuak, Gasteizko Eleizbarrutiko Caritaseko tailerretan egindako paper-kontuak eta KOOPERA dalakoari buruzko informazinoa egozan ikusgai eta salgai.

Caritasen parte hartzea Bardintasunerako eztabaida-lekuan (Emakunde 2017)

Bihar, azaroak 14, solasaldia ospatuko da Radio Popular-Herri Irratian “puntu ikusezina” goiburuaren haritik, Koldo Campo irratiko kazetaria gidari dala eta Caritaseko bost boluntarioren partaidetzagaz: Manu Camporredondo, Eusebio Juez, Jose Manuel Bilbao, Tomas Garcia de Cortazar eta Jose Manuel Elguezabal. Ahuleziazko egoeran bizi diran personen aldeko laguntzazko egitekoetan jardunez bizi daben esperientziaren inguruan hitz egingo dabe.

600 lagun inguru batu zan Landakon