Bihar argitaratuko dan dekretuan jakingo dira gainontzeko zehaztasun guztiak eta herri batetik bestera derrigorra danean joateko behar diran agiriak zeintzuk diran. Momentuz indarrean dago orain artekoa.
%35eko gehienezko kopurua mantentzen da gurtzarako
created by Ekitaldi guztiak gaueko 21etan amaitzen dira |
|
Komunikazinoa
Gaur LABIK euki dauan batzarraren ostean nobedade nagusi bi onartu dira izurriteari aurre egiteko: alde batetik Euskadiko herri guztietako itxierea, albo herrietara be ezin izango da joan eta bestetik, gehienez lau lagun alkartu ahal izango dira bai eremu pribatuan zein publikoan. Kultuari jagokonez %35eko gehienezko jente kopurua mantetzen da. Ekitaldiak gaueko 21etan amaitu beharko dira eta gehienez gaueko 22ak arte egon ahal izango da kalean. Musika arloko entsaioak eta ekitaldiak be debekatuta geratzen dira.