Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

15 urte kulturarteko hartu-emona bultzatzen Munduko arrozen bidez

created by Zapatuan 3.000 partaide inguru batuko da |
|   Komunikazinoa

Munduko arraozak ekimenaren hamabosgarren ekitaldia ospatuko da datorren zapatuz San Frantzisko auzoan, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinadorak suspertuta. Antolatzaileen esanetan, “dei egin gura dogu, beste behin be, auzo honeetako kulturarteko hartu-emonaz eta aniztasunaz ohartarazoteko eta era bateko eta besteko persona eta kulturen arteko hartu-emonak dakarren aberastasuna aldarrikatzeko”.

Jarduera hau guztiz sustraituta dago Bilbon eta urtetik urtera jente gehiagok parte hartzen dau. Bi mila lagun baino gehiagok izena emon dau eta datorren zapatuko goizeko 9:00etatik aurrera ospatuko dan ekitaldi honetan 60 herrialde desberdinetako 3.600 lagun inguruk parte hartuko dauala uste da. Mariaren Bihotza plazan alkartuko dira taldeak eta arroza guztientzako oinarri dala, hainbat eratako platerrak prestatuko dabez. Hainbat nazionalitateko 6 lagunez osatuko da epaimahaia.

Batzuek jatekoa prestatzen dabilzan bitartean, beste batzuek, batez be txikiek, hainbat herrialdetako tailler eta jokoetan parte hartzeko aukera izango dabe. Eguerdiko 13:00an jai- eta aldarri-kalejira egingo da auzo honeetako kaleetan zehar, kulturarteko hartu-emonen alderdi positiboez ohartarazoteko. 13:30etan arrozak dastatu eta lehiaketako irabazlearen izena esango da.

Gainera, hainbat boluntariok be sukaldari lanetan jardungo dau, lehiaketan parte hartu ez dabenen artean banatzeko 200 arroz-anoa prestatuz. Bazkari eta bazkalondoaren ostean, musika- eta dantza-emonaldiak izango dira.

Aurreko ekitaldi bat