Ebanjelioa eta irakurgaiak

Eguna: 20-10-2021
eguaztena

urtean zehar, XXIX. astea eguaztena

Irakurgaia 1


Hildakoen artetik bizira urten dabenen antzera, jarri zeuen buruak Jainkoaren zerbitzurako.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik
Erm 6, 12-18


Senideok: Pekatua ez bedi gehiago nagusi izan zuen gorputz hilkorrean. Ez jarri beraren grina gaiztoen menpean, ezta eskeini ere pekatuari zeuen gorputz-atalak, gaiztakeria egiteko tresna bihurtuz. Bestetara, eskeini zeuen buruak Jainkoari, heriotzatik bizira bihurtutako gizaki lez eta jarri zeuen gorputz-atalak Jainkoaren zerbitzura, ona egiteko tresna bihurtuz. Holan, pekatuak ez dau zuen gain aginterik izango, ez zagoze-eta legepean, Jainkoaren ondonahiarenpean baino.
Beraz, zer? Pekatu egingo ete dogu, legepean ez, baina bai Jainkoaren ondonahiarenpean gagozalako? Ez horixe! Badakizue, norbaiten menpean jarten bazaree esklabo lez hari obeditzeko, obeditzen deutsazuen haren esklabo egiten zareela: pekatuari obeditzeko bada, heriotzara zoaze; Jainkoari obeditzeko bada, barriz, salbazinora.
Baina, Jainkoari eskerrak, pekatuaren esklabo zineenok irakatsi jatzuen ikasbidea bihotzez onartu dozue eta, pekatutik askatuta, onaren zerbitzura jarri zaree.

Salmoa


Sal 123, 1-3. 4-6. 7-8

R. Nuestro auxilio es el nombre del Señor.

Si el Señor no hubiera estado de nuestra parte
-que lo diga Israel-,
si el Señor no hubiera estado de nuestra parte,
cuando nos asaltaban los hombres,
nos habrían tragado vivos:
tanto ardía su ira contra nosotros.

Nos habrían arrollado las aguas,
llegándonos el torrente hasta el cuello;
nos habrían llegado hasta el cuello
las aguas espumantes.
Bendito el Señor, que no nos entregó
en presa a sus dientes.

Hemos salvado la vida,
como un pájaro de la trampa del cazador;
la trampa se rompió, y escapamos.
Nuestro auxilio es el nombre del Señor,
que hizo el cielo y la tierra.

Ebanjelioa


Asko emon jakonari asko eskatuko jako.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 12, 39-48

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Hartu gogoan hau: etxeko nagusiak, lapurra zein ordutan etorriko dan jakingo baleu, ez leuke etxea zulatzen itziko. Egon prest zuek ere, gitxien uste dozuen orduan etorriko da-eta Gizonaren Semea».
Pedrok itaundu eutsan: «Jauna, guretzat ala guztientzat esan dozu parabola hau?» Jaunak erantzun: «Izan zaiteze etxezain leial eta zentzunduna lakoak, nagusiak bere orduan behar dan janaria banatzeko morroien buru ipini dauana lakoak. Zorionekoa morroi hori, nagusiak, heltzean, agindua egiten aurkitzen badau! Benetan dinotsuet: bere ondasun guztien buru ipiniko dau. Baina morroia, nagusiak luzatu egingo daualakoan, morroi-lagunak eta neskameak joten eta jan-edanean eta mozkorkerian hasten bada, gitxien itxaroten dauan egunean eta gitxien uste dauan orduan etorriko jako nagusia eta zorrotz zigortuko dau eta desleialek merezi daben zoria emongo deutso
Nagusiaren nahia zein dan jakin arren, gauzak harek gura dituan lez eratzen edo egiten ez dituan morroiak zigor zorrotza izango dau; nagusiaren nahia zein dan jakin barik, zigorra merezi dauan zeredozer egiten dauanak, barriz, biguna. Asko emon jakonari, asko eskatuko jako; eta askoren kargua emon jakonari, are kontu handiagoa eskatuko».