Ebanjelioa eta irakurgaiak

Eguna: 18-10-2021
Lukas, ebanjelaria

Irakurgaia 1


Lukas bakarrik dago nigaz.

San Paulo Apostoluak Timoteori egindako bigarren gutunetik
2 Tm 4, 10-17b

Anaia maite: Dimasek Itzi egin nau: nahiago izan ditu mundu honetako gauzak, eta Tesalonikara joan da; Kreszente, barriz, Galaziara joan da eta Tito Dalmaziara. Lukas beste inor ez dago nigaz. Hartu egizu Markos eta ekarri zeugaz, lanerako oso ona dot-eta. Tikiko Efesora bialdu dot. Hona etortean, ekarri egizu Troaden, Karporen etxean, itzi neban soingainekoa, baita liburuak ere, batez ere pergaminoak.
Alexandro errementariak kalte handia egin deust; Jaunak ordainduko deutso bere jokabidearen arabera. Kontu izan zuk ere horrekin, gogor jarri zan-eta gure irakatsien kontra.
Nire auziko lehenengo defentsan ez eban inork urten nire alde; bakarrik itzi ninduen danek; Jainkoak ez deiela kontuan hartu. Baina Jauna neugaz izan neban eta indartu egin ninduan, nire bidez mezua oso-osorik iragarria izan eiten eta jentil guztiek entzun egien.

Salmoa


Salmo 144, 10-11. 12-13ab. 17-18

R/. Ezagutuazo begie zure zintzoek, Jauna, zure erregetzaren bikaintasuna.

Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
Bedeinkatu zeure fededunek;
Aitatu begie zure erregetza ospetsua,
Mintzatu bediz zure ahalmenaz. R/.

Gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak,
zure erregetza ospetsuaren bikaintasuna.
Zure erregetza betiko erregetza,
mendez mendekoa zure nagusitza. R/.

Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,
leiala egintza guztietan.
Bertan dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.

Ebanjelioa


Uzta ugaria da, baina langileak gitxi.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 1-9

Aldi haretan, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bialdu ebazan binaka, Bera joatekoa zan herri eta leku guztietara.
Eta esan eutsen: Uzta ugaria da, baina langileak gitxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari bialdu dagizala langileak bere uztara. Zoaze, arkumeak otso artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten.
Edozein etxetan sartzen zareela, esaizue lehenengo: "Bakea etxe honetakoei!" Eta han bakezalerik bada, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, barriz, zuen bake barik geldituko dira. Gelditu zaiteze etxe berean; eta jan eta edan daukenetik, zor jako-eta langileari bere saria.
Ez ibili etxerik etxe.
Herriren batean sartu eta ondo hartzen bazaituee, jan jarten deutsuenetik, osatu bertako gaixoak eta esaiezue: "Hurrean dozue Jainkoaren erreinua".