Ebanjelioa eta irakurgaiak

Eguna: 03-05-2021
Felipe eta Santiago, apostoluak

Irakurgaia 1


Jauna Santiagori agertu jakon, gero apostolu guztiei.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Kor 15, 1-8

Senideok: Irakatsi neutsuen Barriona gogoratuazoten deutsuet. Zuek onartu egin zenduen, horretan sendo oinarrituta zagoze eta salbatu ere horrexek salbatzen zaitue, nik iragarri neutsuen lez eusten badeutsazue. Bestela, alperrik sinestuko zenduen.
Neuk hartu nebana bera eskualdatu neutsuen lehenengo-lehenengo, hau da, Kristo gure pekatuakaitik hil zala, Liburu Santuek esan eben lez; hobiratu egin ebela eta hirugarren egunean biztu egin zala, Liburu Santuek esan eben lez; Pedrori agertu jakola, eta ondoren Hamabiei; gero, bostehun eta gehiago senideri agertu jaken batera —horreetako gehienak bizirik dagoz oraindino, batzuk hil badira ere—; gero, Santiagori agertu jakon, ondoren apostolu guztiei.
Beste guztiei agertu ondoren, neuri ere agertu jatan, sasoia baino lehen jaiotako umea lakoa nazan honi.

Salmoa


Sal 18, 2-3. 4-5

R/. Lur guztira zabaltzen da hareen ahotsa.

Zeruek Jainkoaren aintza dabe kontatzen,
ortziak haren eskuen lana iragarten.
Egunak egunari luzatzen deutso mezua,
gauak gauari jakinazoten. R/.

berba eta hitz barik:
entzun ezinekoa da hareen ahotsa.
Lurbira guztira zabaltzen da hareen hotsa,
munduaren bazterreraino hareen hizkerea. R/.

Ebanjelioa


Hainbat denboran zuekin egon eta ez al nozu ezagutzen?

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik.
Jn 14, 6-14

Aldi haretan Jesusek esan eutsan Tomasi: «Neu naz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik.
Ni benetan ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zeunkee. Are gehiago, ezagutzen dozue dagoaneko, eta ikusi ere ikusi dozue».
Orduan, Felipek esan eutsan : «Jauna, erakutsi egiguzu Aita, eta nahikoa dogu».
Jesusek erantzun: «Hainbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nozu ezagutzen? Ni ikusten nauanak Aita ere ikusten dau. Zelan dinozu: "Erakutsi egiguzu Aita"? Ez al dozu sinesten Ni Aitagan nagoala eta Aita Nigan? Nik esaten deutsuedana ez deutsuet neure kabuz esaten. Nigan bizi dan Aita da bere egintzak burutzen diharduana. Sinestu egidazue: Ni Aitagan nago eta Aita Nigan. Besterik ez bada ere, sinestu egintzakaitik.
Bene benetan dinotsuet: Nigan sinesten dauanak Nik egiten dodazan egintzak burutuko ditu berak ere, eta baita handiagoak ere, Ni Aitagana noa-eta. Nire izenean eskatu dagizuen guztia emongo deutsuet, Aitaren aintza Semeagan azaldu daiten. Nire izenean zerbait eskatzen badozue, emongo deutsuet Nik».