Ebanjelioa eta irakurgaiak

Eguna: 02-11-2020
Hildako fededun guztien oroimena

Irakurgaia 1




Negar Kantak liburutik Nk 3, 17-26

Urrun joan jat bakea, ahaztuta nago zorionaz.
Neure artean dinot: Akabo nire etorkizuna, Jaunak emoten eustan itxaropena.
Nire atsekabea eta zorigaitza gogoratzea samina da eta pozoia niretzat.
Ezin dot burutik kendu, eta jausita daukat bihotza.
Baina zerbait dakart gogora, itxaropena suspertzen deustana:
Jaunaren ondogurea ez dala amaitu, haren errukia ez dala agortu; goizero barritzen da.
Bai haundia, Jauna, zure leialtasuna!
Neure artean dinot: Jauna da nire ondarea, harengan dot itxaropena.
Ona da Jauna harengan uste on dabenentzat, haren bila dabiltzanentzat.
Ona da Jaunaren salbamena isilean itxarotea.

Salmoa


Sal 129, 1-2. 3-4. 5-6. 7-8.
R/. Jaunagan dago errukia, Haregan askatasun ugaria.

Barru barrutik Zeuri dagitsut ohiu, Jauna,
entzun, Jauna, nire deadarra.
Begoz adi zure belarriak,
nire ohiu eskarira.R/.

Gure erruak gogoan badaukazuz, Jauna,
nor dagoke zutik, Jauna?
Baina parkamena Zeugan daukazu, Israelen Jainko,
Zu begirunez zerbidu zaiguzan.R/.

Jaunagan itxaroten nago,
nire barrua Haren hitzaren zain dago.
Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:
Nire gogoa Jaunaren zainago.R/.

Gau-mutila goiz-argiaren zain dago:
Israel Jaunaren zain holan bego.
Jaunagan dago errukia,
Beragan askatasun ugaria.
Berak itziko dau Israel askaturik,
egin dituan hoben guztietatik.R/.

Irakurgaia 2




San Paulo apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik
Erm 6, 3-9

Senideok:
Ez al dakizue bateoaz Kristo Jesusegaz bat egin dogunok, haren heriotzagaz egin dogula bat? Ba-teoaren bitartez haregaz heriotzean hobiratuak izan gara, Aitaren aintzaz Kristo hiulen artetik biztu zan lez, geuk ere bizi barria bizi dagigun.
Izan ere, harena lako heriotzean hari lotuak izan bagara, halantxe izango gara harena lako biz-tueran ere. Badakigu lehengo gure izaerea Kristogaz kurutzeratua izan dana, pekatuzko gure izaera hori ezereztua gelditu eitean, aurrerantzean pekatuaren esklabo izan ez geintezan. Izan ere, norbait hilten danean, pekatutik aske gelditzen da.
Beraz, Kristogaz hil bagara, sinesten dogu, bizi ere haregaz biziko gareala. Badakigu Kristo, hilen artetik biztuez gero, es dala barriro hilgo: herioak ez dau gehiago aginterik harengan.

Ebanjelioa


Neu naz bidea, egia eta bizia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 14, 1-6

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Ez izan kezkarik: sinestu Jainkoagan eta sinestu Nigan ere. Nire Aitarenean bizitoki asko dago; holan izan ez balitz, esango neuskizuen. Orain zuentzat tokia atontzera noa. Joan eta tokia atondu ondoren, barriro etorri eta Neugaz eroango zaituet, Ni nagoan tokian zuek ere egon zaitezen. Zuek badakizue Ni noan tokirako bidea».
Tomasek esan eutsan: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta zelan jakin bidea?» Jesusek erantzun: «Neu naz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik».