Ebanjelioa eta irakurgaiak

Eguna: 11-07-2019

Santuak: Benito, abata, Europako zaindaria 
[Satuei buruz informazio gehiago]
Benito, abata, Europako zaindaria

Irakurgaia 1


Entzun egiozu zuhurtasunari.

Esaera Zaharrak liburutik
Es 2, 1-9

Ene seme, nire esanak onartu
eta nire aginduak gogoan gordeten badozuz,
jakituriari kasu
eta zuhurtasunari jaramon egiten badeutsezu;
adimenari dei
eta zuhurtasunari oihu egiten badeutsazu,
horreek dirua eta altxorrak lez
bilatzen badozuz,
orduan ulertuko dozu Jaunaganako begirunea,
eta Jainkoa ezagutzera helduko zara.
Jauna da-eta jakituria emoten dauana,
Beragandik datoz ezaguerea eta zuhurtasuna.
Berak emoten deutse arrakasta zintzoei
eta babesa jokabide zuzenekoei;
zuzenbidea babesten dau
eta zintzoen jokabidea zaintzen.
Orduan ulertuko dozu
zer dan justizia eta zuzenbidea,
jatortasuna eta jokabide on guztia.

Salmoa


Sal 33. 2-3. 4 eta 6. 9 eta 12. 14-15

R/. Bedeinkatu dagidan aldioro Jauna.

Bedeinkatuko dut aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorapena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu bediz. R/.

Handietsi nigaz batera Jauna,
Goratu dagigun alkarregaz haren izena.
Begiratzen deutsoenak distiratsu egongo dira,
ez jake aurpegia lotsaz gorrituko. R/.

Txastau egizue eta ikusi zein ona dan Jauna:
zorionekoa Harengan babesten dana.
Zatoze, seme-alabok, eta entzun:
Jaunari begirune izaten irakatsiko deutsuet. R/.

Gorde mihina gaitzetik,
ezpanak engainu-berbatik.
Alde gaitzetik, egin on dana,
bilatu bakea eta ahalegindu haren alde. R/.

Ebanjelioa


Zuek, gauza guztiak itzita, Neugana etorri zareenok, ehun halako jasoko dozue

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 19, 27-29

Aldi haretan, Pedrok esan eutsan Jesusi: Hara, guk dana itzi dogu, Zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?
Jesusek erantzun eutsen: Benetan dinotsuet: Jainkoak mundu hau erabarritzean, Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan jesartean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan jesarriko zaree, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko. Eta Nigaitik etxea, senideak, aita, ama, seme-alabak eta lurrak izten dituanak, ehun halako hartuko dau eta betiko bizia jasoko ondare lez.