Ebanjelioa eta irakurgaiak

Eguna: 14-06-2019
barikua

urtean zehar, X. astea barikua

Irakurgaia 1


Edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gorputzean.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik
2 Ko 4, 7-15

Senideok: Altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daroagu, argi agertu daiten honenbesteko indarra Jainkoagandik datorrela eta ez gugandik. Alde guztietatik estutzen gaitue, baina zapaltzen ez; larri gagoz, baina etsita ez; erasopean bai, baina eskutik itzita ez; lurrera botaten gaitue, baina hondatzen ez; edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gugan, Jesusen bizia ere gugan agertu daiten.
Bizi garan bitartean, beti heriotzara garoez Jesusegaitik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere agertu daiten.
Hau dino Liburu Santuak: «Sinestu neban, eta horregaitik berba egin neban». Guk ere, sinesmen -espiritu bera dogula, sinesten dogu eta horregaitik hitz egiten dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak biztuko gaituala gu ere Jesusegaz, eta beronen ondoan ipiniko gaituala zuekin batera. Guzti hau zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askogana zabaltzean, esker ona ere ugaritu daiten, Jainkoaren aintzarako.

Salmoa


Sal 115, 10-11. 15-16. 17-18

R. Te ofreceré, Señor, un sacrificio de alabanza.

Tenía fe, aun cuando dije:
qué desgraciado soy.
Yo decía en mi apuro:
los hombres son unos mentirosos.

Mucho le cuesta al Señor
la muerte de sus fieles.
Señor, yo soy tu siervo,
siervo tuyo, hijo de tu esclava:
rompiste mis cadenas.

Te ofreceré un sacrificio de alabanza,
invocando tu nombre, Señor.
Cumpliré al Señor mis votos,
en presencia de todo el pueblo.

Ebanjelioa


Emakumeari gurari biziaz begiratzen deutsan guztiak nahastau dau haregaz ezkontzea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 5, 27-32

Entzuna dozue antzinakoei agindutakoa: "Ez egin adulteriorik". Nik, ostera, hau dinotsuet: Emakume bati gurari biziz begiratzen deutsanak egin dau dagoaneko adulterioa bere bihotzean.
Eskumako begia galbide bajatsu, atara eta bota zeugandik urrun: hobe dozu gorputz atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. Eskumako eskua galbide bajatsu, moztu eta bota zeugandik urrun: hobe dozu gorputz atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino .
Agindua dago hau ere: "Emaztea izten dauanak emon deiola dibortzio-agiria". Nik, ostera, hau dinotsuet: Bere emaztea izten dauanak (legez kontra alkartuak ez badira behintzat), adulteriora bultzatzen dau emaztea; eta itzitako emakumeagaz ezkontzen danak adulterioa egiten dau.