Ebanjelioa eta irakurgaiak

Eguna: 01-11-2020
Santu Guztien oroimena

Irakurgaia 1


Talde handia ikusi neban, inork zenbatu ezin ahalakoa, enda eta leinu, herri eta hizkuntza guztietakoa.

Apokalipsi liburutik
Ap 7, 2-4. 9-14

Nik, Joanek, beste aingeru bat ikusi neban sortaldetik igoten, Jainko biziaren zigilua ebala, eta ahots handiz egin eutsen deadar lurra eta itsasoa zigortzeko ahalmena emon jaken lau aingeruei, esanez: Ez hondatu lurra, ez itsasoa, ezta zuhaitzak ere, harik eta gure Jainkoaren zerbitzariak bekokian zigiluz markatu arte. Zigiluz markatuak zenbat ziran entzun neban: ehun eta berrogeita lau mila, Israelgo leinu guztietatik hartuak.
Ondoren, gizatalde handi bat ikusi neban, inork konta ezin ahalakoa, nazino eta arraza, herri eta hizkuntza guztietako jentez osotua, tronuaren eta Bildotsaren aurrean zutunik, soineko zuriz jantzita eta palma-adarrak eskuetan. Eta ahots handiz egiten eben deadar:
Salbamena tronuan jesarrita dagoan
gure Jainkoarena da eta Bildotsarena.
Tronuaren, zaharren eta lau izaki bizidunen inguruan zutunik egozan aingeru guztiak ahuspez jausi ziran tronuaren aurrean eta Jainkoa adoratu eben, esanez:
Amen!
Bedeinkapena, aintza, jakituria,
esker ona, ospea, ahalmena eta indarra
gure Jainkoari gizaldien gizaldietan. Amen!
Orduan, zaharretako batek berba egin eustan, esanez: Soineko zuriz jantzirik diran horreek, nortzuk dira eta nondik datoz? Nik erantzun neutsan: Ene Jauna, zeuk jakingo dozu!
Harek esan eustan: Honeek larrialdi handitik datozanak dira. Bildotsaren odoletan garbitu dituee euren soinekoak eta zuritu

Salmoa


Sal 23, 1-2. 3-4ab. 5-6

R/. Hau da, Jauna, zure bila ahalegintzen dan gizaldia.

Jaunarena da lurra, eta lurra beteten dauana,
mundua eta bertan bizi diranak,
Harek ezarri dau-eta itsasoen gainean,
Harek finkatu lur azpiko ibaien gainean. R/.

Jaunaren mendira nork igongo?
Haren toki santuan nor egongo? R/.

Eskuak erru barik eta bihotza garbi dituana,
sasijainkoetara joten ez dauana. R/.

Holakoa bedeinkatuko dau Jaunak,
justizia egingo deutso Jainko salbatzaileak.
Hau da haren bila ahalegintzen dan gizaldia,
Jakoben Jainkoaren aurpegi bila dabilena. R/.

Irakurgaia 2


Dan lakoa ikusiko dogu Jainkoa.

San Joan Apostoluaren lehenengo gutunetik
1 Jn 3, 1-3

Seme-alaba maiteok: Begira zenbaterainoko maitasuna agertu deuskun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena daroagu-eta, baita izana ere. Hona zergaitik munduak ez gaituan ezagutzen: Aita ere ezagutu ez ebalako. Ene maiteok, orain Jainkoaren seme-alaba gara; gero izango gareana oraindino ez da agertu. Badakigu, Kristo agertzen danean, beraren antzeko izango gareala, dan lakoa ikusiko dogu-eta. Haregan itxaropen hau daben guztiak garbitu egiten dabe euren burua, Ha garbia dan lez.

Ebanjelioa


Zorionekoak gogoz behartsu diranak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 5, 1-12a

Aldi haretan, jentetza ikusirik, Jesusek mendira igon eban. Jesarri eta ikasleak inguratu jakozan. Orduan, honan hasi jaken irakasten:
«Zorionekoak gogoz behartsu diranak,
eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak atsekabetuak,
Eurak kontsolatuko ditu-eta Jainkoak.
Zorionekoak apalak,
eurek izango dabe-eta agindutako lurra ondare.
Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri diranak,
Eurak aseko ditu-eta Jainkoak.
Zorionekoak errukitsuak,
eurak izango ditu-eta erruki Jainkoak.
Zorionekoak bihotzez garbi diranak,
eurek ikusiko dabe-eta Jainkoa.
Zorionekoak bakegileak,
Jainkoaren seme-alaba izango dira-eta.
Zorionekoak zuzentasunagaitik erasotuak,
eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak zuek, Nigaitik madarikatuko zaitueenean, erasoka eta guzurrez txarto esaka erabiliko zaitueenean. Poztu zaiteze eta alaitu, handia izango da-eta zuen saria zeruetan».