Caritas Jerusalem: Ahots bakoen ahotsa
Gaur, Bariku Santua, Lurralde Santuko Eleizaren aldeko alkartasun-eguna ospatzen da mundu osoan.Lurralde Santuko Kustodiatik azaldu dabenez, diru-batze hau aitatzen dauan lehenengo agiria 1455ekoa da: Kalixto II.aren bulda. Agiri honek "baimena emoten deutse Kustodiako fraileei, herrialdeetara joan eta Leku Santuetarako dirua batzeko.Lurralde Santurako dirua batzea beren-beregi aitatzen dan lehenengo aldia dala esan daiteke". Bilboko Eleizbarrutian, gaur ospatuko diran eleizkizun guztietan batuko da dirua Lurralde Santurako. Beti da beharrezkoa laguntza hori, baina gaur egun, sekula baino gehiago. Gehiago jakiteko: hemen
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Nelkaldi bizidunak Balmasedan, Arkotxan eta Durangon
Hiru herriotan, aspalditik eusten deutse usadio honi. Balmasedan, esate baterako, bihar goizeko 9:30etan antzeztuko dan Nekaldi Bizidunak 50.000 bisitari …
Beste barri batzuk
30 metroko altuerako Athleticen kamiseta Derioko Seminario Zentrum eraikinean
20 metroko zabalerako eta 30 metroko altuerako Athleticen kamiseta -600 metro karratu eta 300 …
Alkartasuna Lurralde Santuaren alde
Bariku Santuz, urtero, Leku Santuen aldeko Egun berezia ospatzen dogu. Hori dala-eta, Anai …
Bizimodu hobearen bila euren etxea izten daben emakumeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Hilaren azken eguaztenez ohiko bihurtu danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur, "etorkin …